Asteburu honetan hasiko da 2025eko Judo Ligako «Francisco Valcárcel Memoriala», Villaviciosa de Odónen (Madril) ospatuko dena.
Lehen jardunaldia maiatzaren 10ean eta 11n izango da; bigarrena, maiatzaren 24an eta 25ean; eta hirugarren eta azkena, ekainaren 28an eta 29an.
Aurten, Euskal Judo Federazioak bi kluben parte-hartzea izango du: Judo Club San Sebastián, bigarren mailan lehiatuko dena, eta Judo Club Ama Guadalupeko, hirugarren mailan arituko dena.

