EUSKADIKO JUDO ETA KIROL ELKARTUEN FEDERAZIOAREN GALA

Atzo ospatu genuen Amurrion gure gala. Euskadiko Judo eta Kirol Elkartuen Federazioak merituak aitortu zizkien kirolariei 2022-2023 denboraldian.

Euskadiko Judo eta Kirol Elkartuen Federazioa osatzen duten kirol-modalitateetan.
Errekonozimendu txiki bat ere egin zitzaien urte hauetan kirol-ibilbideagatik nabarmendu diren kirolariei edo beren lanagatik gure Federazioarekin lankidetzan aritu diren erakundeei.
Galako une aipagarri gisa, Oiana Blanco, Kioshi Uematsu eta Sugoi Uriarte Euskal Kirolari Olinpikoak izango ditugu.
Carmen Solanak judoaren munduan egindako ibilbideari ere omenaldia egin zitzaion.
Galak 50 saridun baino gehiago izan zituen aurtengo edizioan, kategoria ezberdinetan.
Euskadiko Judo Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu galan parte hartu zuten guztiei eta, bereziki, Amurrioko Udalari eta Amurrioko Judo Klubari.