Eunate Etxebarria euskaldunak brontzezko domina lortu du asteburu honetan +78kg-ko pisuan, Hagan (Herbehereak) egiten ari den Europako Junior Txapelketan.
Judo eta Kirol Elkartuen Euskal Federazioak zorionak eman nahi dizkie Eunateri eta Judo Club Getxoko bere talde osoari, domina hau lortzeagatik.