
Ekainaren 8tik 10era 2023ko beteranoen Europako Txapelketa ospatuko da Podcetrteken (Slovenia). Lehiaketan bi euskal ordezkarik hartuko dute parte. Judo San Sebastián taldeko Iñigo Elorzak M7-60KG kategorian jokatuko du eta Judo Lasarte Oriako Asier Sagastik M1-100KG kategorian.
Euskadiko Judo Federazioak arrakasta handia opa dizue txapelketan.