JUDO SENIOR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO ZUZENEAN SAILKATUAK

Senior kategoriko Espainiako kopen zirkuitua bukaturik, RFEJYDA 2023ko Espainiako txapelketarako hainbat plazen emailea izango da. Ranking-eko kategori bakoitzeko lehen hiru sailkatuentzat izango dira plaza hauek. Beraz, euskal 7 judoka 2023ko Espainiako kategoria absolutorako txapelketarako sailkatu dira.
Gainera, euskadiko judo eta kirol bateratuen federazioak beste bi plaza izango ditu parte hartu ahal izateko. Hauek, egungo bi Espainiako txapeldunenak izango dira, 2022ko Espainiako txapeldunak, Eunate Etxebarria eta Jose Maria Mendiola.
2023ko Espainiako txapelketa goreneko plaza lortu duten euskal judoka guztiei zoriontzen diegu.
¡Zorionak!